XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ATARIA
EZIKETEA.

Sustraiko, benetako eziketa bat nundik itxaron dagikegu?.

Ze bideetatik jatsi leiteke gure euskal ume ta gaztetxuengana ortze ta odei artetik mara mara gure zelai, baso ta urien barna jatorkun sirimiri erakaitz aterrigabeko baten antzo, eziketa jator, sakon, errikoi ta dotoretsu bat?.

Ez ei dogu ba danetariko eziketa aldakor, erdera-kutsuz ta sasi jakituriz kui-kui gaiñezka izanikoak, jasan bearrik izan?.

Larregikeri bat eskatzea ete da gero laster itxaropentsu baten, gure Euskalerriko zuzendari, lege-gizon, osagille, kultur emaille ta zabaltzaille izango diran gaurko gaztetxuei, euskal sen ta zentzunez beteturiko ta jakituriz ornituriko eziketa garbi, errez, sakon ta aberrikoi bat opatu ta eskeintzea?.

Euskal jaurleritzaz bat zeruraiño egaztu da gure itxaropena ta amaitu jakuz uste izan genduzan egun txar guztiak.

Eta jadanik gure gureak ziran eskubideak berreskuratzeko, Madrilletiko lortzeko prest gagoz.

Beingoango eskupeko orren zain geratu gara.

Autsean aspaldidanik ixuritako ondasun orren zain.

Zer dagizu beraz Madril orrek?.

Zeuk billosturiko Erri txiro oni bein da geiagotan lumatu, al dan guztienetan adarra jo ta ludi osoaren aurrean bere oroimen bedegar ta ederrenak estaldu, ta bestalde erruak soil-soillik astindu ta agirian jarri oi dozuzenean?.

Lotsaren lotsaz euskaldunok gorri gengozan, zer egin ez genkialarik.

Gure gari-aleak, izerdiak, arnas estuz ta bekokitik isurikoak emon geuntzuzan.

Ordua da itxartzeko, geure eskubideak geureganatzeko.